Koadroak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, Egiptoko irudiak, armak, dominak, zeramika, musika-instrumentuak, hilarriak, planoak, argazkiak, nekazaritza-tresnak eta argizaiolak bildu ditu museoak sortu zenetik, 1902tik, hain zuzen ere. Orduz geroztik, jatorri askotako objektuez osatu ditu museoak bere fondoak.
Aniztasuna eta heterogeneotasuna funtsezkoak dira objektuen bilduman; azken batean, objektu horiek euskal gizartearen bilakaeran gizabanakoek izandako gizarte-bizitzaren lekukoak dira. Museo berrian, alderdi horri eutsiko zaio, eta, bertan, ondare hori hobeto ulertzea ahalbidetuko da, museoak beste erakunde batzuekin bat eginez.