San Telmo Museoa berritze eta handiagotze proiektu garrantzitsu bat aurrera eramaten ari da egun. Proiektu berriari buruz hitz egiten dugunean, ez gara soilik erreforma-proiektu arkitektonikoaz eta erakusketaren modernizazioaz hitz egiten ari; museoaren aldaketa sakon bati buruz, kontzeptuaren berrikuspen bati buruz ari gara, museoaren definizioa, helburuak eta funtzionatzeko modua ukitzen dituena.
Web orrialdearen bitartez lanen bilakaerari buruz informatuko dugu eta baita museo itxita dagoen bitartean martxan jarraitzen duten jarduerei buruzkoa.