Eraikin berria altxako den lekuan hondalanak amaitu dituzte, hala nola eustarria eta ainguraketa. Urgull mendiarengandik bereizteko galeria egin dute, etorkizunean aldi baterako erakusketetara datozen piezentzat pasabide gisa ere erabiliko dena. Hain zuzen, aldi baterako erakusketen areto berriaren murrua egiten hasi dira ere, eta baita erakusketa iraunkorraren zati bat hartuko duen solairuartearena. Orokorki hartuta, hauek dira pabilioi berriak izango dituen erabilerak eta espazioak.
Pabilioi berri baten bitartez, ikusleak museora Zuloaga plazatik sartuko dira. Harreragunea bi solairuko atari zabala izango da, bertatik espazio publiko guztietara sartzeko aukera eskainiz. Bisitariak, sarrera erosi ondoren, pabilioi berria edo eraikin historikoa ikusteko aukera izango du, eta solairu ezberdinetan dauden area publikoetara (ekitaldi-aretoa, denda, kafetegia) joan ahal izango da.
Urgull mendira igotzeko kanpoko eskaileraren bolumen berriaren azpian, arte-lanen karga eta deskargarako gunea eta iragaitzako biltegia egongo dira. 3,5 x 2 m-ko karga-jasogailu batek aukera ematen du piezak pabilioi berriko bi erakusketa-solairutan banatzeko, eta bi solairu horiek zuzenean komunikatuta daude, maila berean, San Telmo eraikinaren behe-solairuarekin (+ 0,00) eta lehen solairuarekin (+ 6,70).
Erakusketa-aretoak pabilioi berriko bi mailatan egongo dira. Behe-solairuan (+ 0,00), 9 m-ko zabalera eta 6 m-ko altuera duen luzetarako galeria batean, neurri handiko piezak dituzten erakusketak malgutasun handiz kokatu daitezke. Lehen solairuko aretoa (+ 6,70) desberdina izango da, altuera txikiagoarekin, eta oso erakusketa iraunkorraren zati bat ikusgai jartzeko erabiliko da.
Elizaren nabearekin paralelo dagoen pabilioiaren goiko solairuan + 9,85 maila okupatzen du. Argi naturala jasotzen du patio txiki batzuen bitartez, baita zuzenean kanpoaldeko fatxadaren bitartez ere.
200 ikuslerentzako tokia du, eta beheko solairuan dago, atartearen ondoan; horri esker, modu independentean erabil daiteke.
+ 3,35 m-ko altueran dago, eta atartearen altuera bikoitzean lotzen zaio eremu osoari.