donostiakultura.com

Museo Sal Telmo Museoa

Museo San Telmo Museoa Donostia Kultura Donostia.org

Proiektu Arkitektonikoa

Rehabilitación del edficio historicoMuseo de San Telmo en la Actualidad

Eraikin historikoan 1932an eraikitako bolumen batzuk botatzea barne hartzen duten hainbat lan egin behar dira (dagoeneko egina). Orain arte, hau izan da ezusteko gehien eman dituen zatia, aurkikuntza arkeologiko interesgarriak eta elizako pintura aztarnak agertu direlarik.

Oro har, honako jarduketa hauek egingo dira:

  • Jatorrizko eraikuntza-elementuen saneamendua.
  • Erantsitakoak eraistea: tabikeak, zolarriak, estalkiak.
  • Estalkiak egokitzea eta argizuloak aldi baterako irekitzea.
  • Harrizko elementuen egoera aztertzea egiturari buruzko datuak lortzeko, eta harrien porositatea, dentsitatea, hezetasuna, erresistentzia eta osaerari buruzko laborategi-entseguak.
  • Garbiketa eta finkapen lanak.
  • Zurezko jatorrizko elementuen entseguak eta zaharberritzea.
  • Elektrizitateko, argiteriako, iturgintzako, girotzeko eta suteen aurkako babeserako instalazioak egokitzea.
  • Jatorrizko arkitekturaren berezko balioa erakusten duten akaberak.
  • Fatxadak zaharberritzea kaltetutako zonetan.

 

Hauetatik, honakoak jadanik gauzatu dira:

-Aranzadi pabilioian:

Aranzadi PabilioaAranzadi pabilioa

zati honetan egin dira XX. mendean eraikitako bolumenen eraisketa gehienak, elizaren mendi aldeko hormak eta kaperak agerian utzita. Gainera, aztarna arkeologikoa aurkitu diren aldeetako bat da, konkretuki Sala Kapitularreko hilobiratzeak, klaustrotik gertuen dagoen aldean.

-Elizan:

Elizako kriptaXVI. mendeko horma pinturak

hemen ere lanen bilakaerak ezustekoak eman ditu. Alde batetik, antzinako hiru kripta aurkitu dira, nahiz eta hauetatik, kontserbazio egoera dela eta, bakarra ahal izango den errekuperatu eta beharbada etorkizunean bisitaren parte bihurtu. Gainera, XVI. mendeko horma pinturak agertu dira elizaren gangatan eta azterketa egiten ari dira orain horiek errekuperatzeko aukerak zeintzuk diren jakiteko.

-Klaustro eta dorrean:

Eskailera kiribilaKlaustroa

dorrea, bere egoera txarragatik, ahalegin berezia eskatzen ari da. Dena den, bigarren solairura eramango duen eskilara-atala egiten hasi dira dagoeneko. Klaustroan, barne zirkulazioa ahalbidetzeko hiru gune ireki dituzte eta klaustroa eta Sala Kapitularraren ondoan dagoen eskailera kiribila museografikoki errekuperatu nahi da begiratokira igotzeko sarbide bezala, betiere ondarea errespetatuko duen soluzioa aurkituz gero.

Museo San Telmo Museoa 2006 copyright © · Kontratatzaile-soslaia · FlickrYoutube
Ayuntamiento de San SebastiánSan Sebastián 2016
Laguntzaileak:
Eusko JaularitzaForu Aldundia