Museo Sal Telmo Museoa

Museo San Telmo Museoa Donostia Kultura Donostia.org

Hiriko beste museoak

Chillida Leku Museoa

Donostiako zazpi museoek hainbat esparrutan elkarrekin lan egiteko sarea sortu dugu. Hemen aurkituko duzu beste sei museoen web guneetara sarbidea.

Chillida Leku Museoa

Chillida Leku Museoa Egileak urtetan irrikaz desiratu zuen amets hura, egia bihurtu da Chillida-Lekun: bere obraren neurrira egindako espazioa sortu nahi zuen Chillidak, bere obra ikusgai egon zedin beti. Museo monografiko hau egilearen eskulturak 50 urtez izan duen bilakaeraren eta ibilbidearen erakusgarri leiala da. Eta bertan, artista unibertsal honen lanaren handitasunaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen da.

“Behin, utopia batekin amets egin nuen: nire eskulturei atsedenerako lekua  topatu nien, eta jendea eskultura haien artetik zebilen, basoan zuhaitz artetik bezala”

Chillida Leku Museoaren orria bisitatu

Donostiako Aquarium

Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen GOE - Gipuzkoako Ozeanografi Elkartearen ekimenez; erakunde hau 1908an sortu zen ikerkuntza ozeanografikoa bultzatzeko eta itsasoaren, arrantzaren eta itsasketaren inguruko gai guztien zabalkundea gauzatzeko helburuz. Berez, hau izan zen Espainiako estatu osoan, natur zientzietara zuzendurik fundatu zen lehen museoa eta, gaur egun ere, Euskadin itsas-zientzietara bideratutako bakarra da oraindik .

Donostiako Aquariumaren orria bisitatu

Zientziaren Kutxagunea

Kutxagunea zientzi dibulgazioko zentroa da; informazio zientifikoa modu erakargarri batean aurkezten duen lekua, komunikatzeko modu berriak erabilita: saiakuntza bidezko komunikazioa.

Zientziari buruz ikasi eta horrekiko sentikortasuna zabaltzeko lekua da. Adin eta mota guztietako jendeak zientziaren eta teknikaren inguruko jardueretan parte har dezan, ingurune bizigarria eratzea da zentroaren helburua.

Zientziaren Kutxagunearen orria bisitatu

Museum Cemento Rezola

Museum Cemento Rezola industria honi buruzko ezagutza handitzeko helburuz jaioa da, baita industria honek gizartean eginiko ekarpena gogorarazi eta ikusleei egunero gurekin bizi den ezezagun hori, zementua alegia, hurbilarazteko ere.

Museoum Cemento Rezolaren orria bisitatu

Untzi Museoa

Untzi Museoa
Historian zehar euskaldunek itsasoarekin izandako harremanaren ikuspegi orokorra eta laburdildua esquían nahi du museoak, bertako aretoetan erakutsitakoaren bitartez. Untzien eraikuntza tradizionalean arreta berezia jarri du.

Untzi Museoaren orria bisitatu

Eliza Gipuzkoa D.E.M

D.E.M. - Donostiako Elizbarrutiko Museoa
Museoa Elizbarrutikoa denez, DEM-ek erakusten duen artelan-bliduma gai erlijiosoa duten irudiz eta liturjiarako tresnez osatua dago.

Artelan hauek Donostiako Elizbarrutiko eliza, komentu eta ermitetatik bilduak dira eta aldi baterako gordailun bezala daude DEM-en.

Eliza Gipuzkoaren - D.E.M. orria bisitatu

Museo San Telmo Museoa 2006 copyright © Web honek Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso du · Kontratatzaile-soslaia