Arkeologia-fondoak 600 bat piezez osatuta daude, hainbat jatorri eta tipologiakoak.
Hain zuzen ere, hilarrien bildumak, laudo-harrien eta armarrien bildumak eta beste kultura batzuetako objektuek osatzen dituzte fondo horiek. Azken atal horretan, honako hauek bildu dira: malko-ontzi, anforatxo, alezko apaingarri eta iruditxo erromatarrak, paleokristauak, egiptoarrak, feniziarrak, modernoak eta kolonaurrekoak.
Irudi egiptoarra
Neurriak (cm)= 13,5 (altuera) x 4,4 (zabalera).
Brontzezko iruditxo egiptoarra. Zurezko oinarria Khonsu jainkoaren irudikapena da. Jainko horrek hainbat atributu (zigorra eta makila) eta zetro bertikala ditu esku artean. Ordezko bizar txirikordatua du, eta lokian kizkur handi bat, erdialde osoa falta duena. Haurren orrazkera eta leinuaren printzipioak irudikatzen ditu.
Manuela Redondo eta Antonio Bernal O'Reilly jaun-andreen legatua.