Autorea: RAMON Y URIBE, Alfonso ('José Mª de Vera') (Almeria, Vera 1912)
Materia: Brontzea
Neurriak: 56x21x27 cm // Oinarria: 114x45x25 cm
Sinadura: Ez da ikusten
Data: Ez da ikusten
Kronologia: XX. mendearen 3. laurdena
Kokapena: ERDIALDEA-ALDE ZAHARRA (Santa Katalina plaza, lorategiak)
Deskribapena: Aita Donostiaren bustoa.
Oharrak: 1974ko uztailaren 27an inauguratu zen. Lekarozeko Ikasle Ohien Elkarteak Jose Lopetegiri enkargatu zion obra, hasieran, baina hark egindako obra ez zitzaien egokia iruditu, eta zenbait urte geroago, Jose Maria Verak aldez aurretik egina zuen obra bat hautatu zuten; obra hori Aita Donostiaren artxibategiko jabegokoa zen. Hiriko Udalak oniritzia eman zuen eta hirian leku bat esleitu zion. Lekarozko Ikasle Ohien Elkarteak brontze-hustuketaren gastuak bere kargura hartu zituen eta Foru Aldundiak marmolezko oinazpiko bat eman zuen.