Gobernadorearen Bateria
11:00-13:30 eta 17:00 -20:00.
Tfnoa.: 943-453526.

Natur Txokoa martxan hasi zenetik, ekitaldi ezberdinetan eskaini duen jarduerak bisitariei Urgulleko natur ingurune paregabeaz gozatzeko aukera erraztu die. Nahiz eta bisitari gazteenei zuzendutako zerbitzua izan, adin-tarte eta jatorri desberdineko pertsonek bisitatu ohi dituzte Natur Txokoaren instalazioak.
Hauexek dira uztailean eta abuztuan Nartur Txokoak gerturatzen direnei eskainiko dizkien jarduerak:
Asteartero eta asteazkenero jarduera bereziak eskaintzen dira 18:00etatik aurrera.
Hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea, eta doakoak izango dira.
Jarduerek gai ezberdinak izango dituzte, betiere ingurumen heziketarekin eta aisialdiarekin lotuta: Fauna, flora, ura, hondakinak, baratzezaintza, energia, elikagaien transformazioa, aisialdia naturan.