Uztaila eta abuztuan, Urgull mendia, berriz ere, interesgune eta jarduera gune bihurtzen da. Ohikoa den bezala, Natur Txokoak, Liburutegiak eta Historiaren Etxeak, zerbitzu eta jarduera eskaintza zabala luzatzen diete xarmaz betetako esparru honetara bertaratzen diren bisitariei (jarduerak, nagusiki haurrei zuzenduta).
Hiru jarduera puntuak asteko egun guztietan egongo dira irekita, baina gainera astelehenetik ostiralera egunero eskaintza berezi bat izango da bi hilabete hauetan zehar: astelehen eta ostegunetan liburutegian, astearte eta asteazkenetan Natur Txokoan eta ostiraletan Historiaren Etxean.
Aurten, berrikuntza nagusi bezala, Cristina Enea Fundazioak Natur Txokoaren ardura hartu duela esan behar dugu. Bestalde, gogora dezakegu Udako Liburutegiaren ondoan dagoen Damen Batrirako Bolborina, iaz atondu zena, Liburutegiak eskaintzen dituen jarduerak burutzeko erabiliko dela. Bestea Napoleonen Bolborina da, Motako Gaztelutik gertu dagoena. Hau ere iaz atondu zen eta bertan udan zehar bederatzi kanoiren zaharberritzea egingo dute, hainbat egunetan jendaurrean, iazko arrakastaren nodoren ekimena mantenduz.
Lehenengo hiru guneak asteko zazpi egunetan egongo dira irekita ordutegi zabalarekin baina gainera, astelehenetik ostiralera, jarduera bereziak programatuko dira: astelehen eta ostegunetan Liburutegian, astearte eta asteazkenetan Natur Txokoan eta ostiraletan Historiaren Etxean.
Hiru puntu hauetara iristeko Udalak, aurten ere, autobus zerbitzua jarriko du, 39 zenbakia duen linearekin.
Ekaina: astebururo
Uztaila eta abuztua: egunero (abuztuaren 14tik 24ra ezik).
Iraila: astebururo
Irteerak
Urgullera Salamanca pasealekutik
Goizez: 11:00 - 11:30 - 12:00 - 12:30 - 13:00 - 13:30
Arratsaldez: 17:00 -17:30 - 18:00 - 18:30 - 19:00 - 19:30 - 20:00
Urgulletik, Santiago Bateriatik
Goizez: 11:15 - 11:45 - 12:15 - 12:45 -13:15 -13:45
Arratsaldez: 17:15 - 17:45 - 18:15 - 18:45 - 19:15 - 19:45 - 20:15
Geltokiak

